DONOSTIA. Jon Garaño -"Loreak" filmaren gidoigilea eta zuzendaria Jose Mari Goenagarekin batera- eta Aitor Arregi -"Loreak" filmaren gidoigilea eta "Lucio" filmaren zuzendaria Goenagarekin batera- Altzoko Haundia ezizenez ezaguna zen Miguel Joaquin Eleizegiren (1818-1861) benetako istorioan oinarritu dira "Handia" filma egiteko eta haren giza alderdia eta garai hartako gizartearekin zuen harremana aztertzeko.
Horrez gain, Zabaltegi-Tabakalera sailaren lehiaketan parte hartu Koldo Almandozen "Plágan" (Kimuak, 2017) film laburra. Joan den urteko eddizioan, Almandoz "Sipo Phantasma" lanarrekin lehiatu zen sail berean. Gainera, Belodromoan estreinatuko da "Fe de etarras", Borja Cobeaga zuzendariaren laugarren film luzea, Diego San Josek idatzia, eta Javier Cámara, Julián López, Miren Ibarguren eta Gorka Otxoa protagonista dituena.