BILBO. Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, osteguneko kontzertuak amaitu ondoren, 15 minutuan behin zirkulazioak izango dituen tren zerbitzua eskainiko du metroaren 3. linean: Kukullaga/Etxebarri-Matiko, 23:30etik 03:15era, eta Matiko-Kukullaga/Etxebarri, 23:30etik 03:15era. Tren berezi horiek jendearen itzulera erraztuko dute kontzertuak amaitu ostean.

Kontzertuak hasi aurreko garraio beharrak tren erregularrek beteko dituzte, ohiko ordutegian.

Halaber, ostiralean eta larunbatean, uztailaren 7an eta 8an, 3. lineako ohiko tren zerbitzuak kontzertuak amaitu ondorengo joan-etorriak erraztuko ditu, 15 minutuan behin zirkulazioak eskainiz gau osoan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, Twitterreko @euskotrenejgv gunean eta Euskotrenen gailu mugikorretarako app ofizialean.