BILBO. Antolatzaileek azaldu dutenez, jatorria XX. mende hasieran duen arren, swingetik datozen dantzek erabateko gaurkotasuna dute. "Ez da dantza bat soilik; izan ere, atzean komunitate eta osagai sozial zabala dago, eta, bertan, jendea musikaren eta dantzaren bidez partekatzen eta komunikatzen da", adierazi dute.
Swing Museoan! egitasmoa swing musika dantzatzeko eta sustatzeko antolatu da, baita dantza bere habitatetik eta testuingurutik ateratzeko ere. "Kalean jarri nahi da, edota, kasu honetan bezala, museoan, eta, hortaz, pertsonak, artea, musika eta dantza elkartzeko eremu komuna aurkitu", gaineratu dute.