BILBO. Horrela, antolakuntzak jakinarazi duenez, jada iragarrita zeuden Schubert, Mendelssohn, Wagner eta Richard Straussen musika Bilboko auzoetara eramateko Auzoz-auzo programaz eta 8 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako topaketa didaktikoez gain, musikaldia hasi baino lehen eta amaitu arte, jendaurreko doako hainbat jarduera izango dira.

Hasteko, asteazken honetan, martxoaren 2an, Mercedes Albainak "Erromantikoentzako zubia" inaugurazio hitzaldia eskainiko du Barria aretoan, 19:30ean. Biharamunean, martxoaren 3an,

"Zubiak eraikiz" mahai ingurua izango da toki berean, Isabel Urrutia, Andoni Mercero, Borja Pujol, Mercedes Albaina eta Asier Vallejoren parte hartzearekin. Moderatzailea Leire Zorrozua izango da.

Halaber, ostiralean, martxoaren 4an, Granadako Orkestra Sinfonikoak publikoari irekita entsegua egingo du Odisea entzunaretoan, 11:00etan. Entsegura joateko gonbidapena eduki behar da, eta astearte honetatik aurrera eskura daiteke Bilbao 700 Fundazioan eta Euskalduna jauregian.

Azkenik, Música-Musika jada hasita dagoela, datorren larunbatean, martxoaren 5ean, Judith Jauregi piano jotzailearen eta Lucas Macias oboe jotzaile eta zuzendariaren arteko "elkarrizketa" izango da, 16:30ean, B Terraza aretoan, eta bukatzeko, igandean, martxoaren 6an, Mercedes Albainak "Mendelssohnekin hizketan" hitzaldi-kontzertua eskainiko du B Terraza aretoan, 12:30ean.