Aukeran, beti bertsoak
Bertsolariek uneoro hartu behar dituzten erabakiak ardatz, Bertso Eguna hartu du Donostiak
donostia - Ideia entzun eta segunduak dauzkate bertsolariek erabakiak hartzeko. Bertsoaren ardatza erabaki behar dute, muina, eta horri forma ematen asmatu. Guztia, instant batean. Taula gainean uneoro hartu behar dituzten erabaki horiek eta egiten dituzten aukeraketak izan zituen atzo ardatz aurtengo Bertso Egunak Donostian.
Festa giroan hasi zen, Groseko Picachilla tabernan egindako saio musikatuarekin. Mikroaren aurrean Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Ane Labaka jarri ziren, baina ez zeuden bakarrik: gitarra eta musika ez ziren falta, bertso jarriak ere izan ziren eta taberna bete zuten zaleek gozatu egin zuten.
Bertso Eguneko ekitaldi nagusia, dena den, arratsaldean Kursaaleko areto nagusian egindakoa izan zen. Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Xabier Terreros, Jon Maia, Oihana Bartra, Julio Soto eta Agin Laburu aritu ziren bertsoekin eta erabakiekin jolasean eta Odei Barrosoren 2zio taldea ere zuzenean aritu zen.
Eguna borobiltzeko, ohi bezala, afaria egin zuten, Kursaalen bertan, bertsoek lagunduta. - DEIA
Más en Cultura
-
Mägo de Oz defiende su participación en el festival Viña Rock, respaldado por un fondo proisraelí: "Iros a tomar por culo"
-
Pantxoa eta Peio ofrecerán un segundo concierto en el BEC
-
Obama elige una canción de Rosalía entre sus favoritas de 2025
-
De los populares Vanesa Martín y El Kanka al indie de Amaia Miranda