BILBAO - Nafarroako Gobernua Durangoko Azokara itzuliko da aurten, azken aldiz parte hartu zuenetik hamabost urte igaro direnean. Abenduaren 4tik 8ra ospatuko den euskal kulturaren topagunean ordezkaritza izango du berriro ere, nobedade nagusiak erakutsiko dituen erakusleiho baten bidez.

Azokan azken aldiz 2000. urtean izan zen Nafarroako Gobernua eta, ordutik, Nafarroako argitalpenak izeneko stand batean egin izan zaie tartea bertan sortutako lanei. Aurten, ordea, zuzeneko presentzia izango, du bere erakusleiho propioarekin. Gainera, Areto Nagusiko Gogoetaren Plaza jardunaldietan ere izango dira, abenduaren 6an, Etxea: kultur politika eta eragiletza mahainguruan.

Azokako inaugurazio ekitaldian ere edukiko du Nafarroak bere ordezkaritza, Euskal Herriko beste erakunde pubikoetako ordezkariekin batera, eta aurtengo edizioaren babesle publikoetariko bat ere izango da. - DEIA