Ametzagak euskaratutako Shakespeareren lana aurkeztu da
bilbo - Bingen Ametzaga getxoztarrak 1952an euskaratu zuen William Shakespeareren Uda gau bateko ametsa liburua aurkeztu zuten atzo Getxon. Argitalpena Donostia 2016ren eta Euskal Itzultzaile, Zuzen-tzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) arteko lankidetzaren emaitza da, Shakespearen Ametsa biziarazten programaren baitan, Donostia 2016k datorren urtera begira Cristina Enea parkean antolatu duen antzezlan bereziaren harira. Getxoko Udalaren laguntza ere izan du argitalpenak.
Ametzagaren itzulpen originala familiaren esku zegoen orain arte, eta Xabier Irujok, Bingen Ametzagaren bilobak, EIZIEren esku utzi zuen, Itzultzaile Aitzindarien bilduma izenekoan argitaratzeko. Lan honetaz gain, getxotarrak literatura unibertsaleko beste hainbat lan euskaratu zituen. Horien artean daude Oscar Wilden Reading baitegiko leloa, Shakespeareren Hamlet, Danemark’eko erregegaya, Ciceronen Adiskidetasuna edo Juan Ramón Jiménezen Platero eta biok. - Europa Press
Más en Cultura
-
Mägo de Oz defiende su participación en el festival Viña Rock, respaldado por un fondo proisraelí: "Iros a tomar por culo"
-
Pantxoa eta Peio ofrecerán un segundo concierto en el BEC
-
Obama elige una canción de Rosalía entre sus favoritas de 2025
-
De los populares Vanesa Martín y El Kanka al indie de Amaia Miranda