bilbo - Ruper Ordorika eta Fermin Muguruza musikariak elkartuko dira, gaur, Bilboko Alondegian, Black is Beltza erakusketaren harira, 19:00etatik aurrera. “Otis Redding badiako kaian eseri zen, aideplano eroriei kantatzeko blues band” abesten du Ordorikak Berandu dabiltza kantan, Bernardo Atxagarekin sortu zuen doinuan. Hain zuzen, abesti hori izango da solasaldi musikatuaren abiapuntua. Musikak bere bizitzan barrena izan duen ibilbideari erreparatuta, hainbat kontu azalduko ditu Ordorikak: musika beltzaren eragina, kantak egiteko duen eskarmentua, eta bertsioak egiteko plazera, oharkabetasunak, intuizioa... - E. P.
- Multimedia
- Servicios
- Participación