BILBO - Kalandraka argitaletxeak Tempo de exilio, galegoz argitaratu den Joseba Sarrionandiaren lehen poesia antologia plazaratu du, Tambo bilduman, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez. Izuen gordelekuetan barrena (1981), Gartzelako poemak (1992) eta Hnuy illa nyha majah yahoo (1995) liburuetako poemak eta Ruper Ordorikak Memoriaren mapan (2006) izeneko diskoan kantatu zituen beste hainbat jaso ditu bildumak, itzulpengin-tzarako Etxepare Institutuaren diru laguntza jaso duenak. 2012an Lois Tobío saria eskuratu zuen Isaac Xubín izan da itzultzailea. - E. P.