BILBO. "Zertarako poetak miseria garaian?" izenburupean, idazle alemanaren hainbat poema irakurriko dira gaztelaniaz, Carl Philip Emanuel Bach konpositore alemanaren zenbait lan pianoan joko dituen Sonsoles Pastorrek lagunduta, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Hölderlingen lanari ahotsa jarriko diotenak Carmen Bereciartua, José Luis Cuesta eta Constantino Díez izango dira, eta poeta alemanaren olerki ezagunenetako batzuk errezitatuko dituzte.
Hölderling, Lauffen am Neckaren (Württemberg) jaio zen, 1770ean. Bankari aberats baten emaztea zen Susette Gontardekin maitasun istorioa izan ondoren, Hanburgora joan zen, eta bertan egin zuen bere lanaren zati garrantzitsua. Lan horren barruan "Hyperión" eleberria eta "Itxaropena" poema bilduma nabarmentzen dira. 1802tik aurrera, eskizofrenia larriaren lehenengo sintomak zituela, Tübingenera itzuli zen, eta hil arte arotz baten etxean babestuta bizi izan zen.