Hondarribia. Bihar arte, Euskal Liburu eta Disko Azoka zabalik dago Hondarribiko Arrantzale Auzoko inguruan. Bertan, Durangoko Azokan aurkeztu berri diren nobedade guztiak daude eskura, besteak beste, %10eko beherapenarekin. Azokan, gaur, 12.00ak eta 14.00ak artean, Maite González Esnal eta Arantza Urretabizkaia Viajes, Frutas, Barrios eta Zuri-beltzeko argazkiak beraien azken lanak sinatzen egongo dira, eta bihar, ordu berean, Jabier Muguruza eta Fernando García dira, Hitzen logika ezkutua eta Hiru korapilo-Tres nudos sinatzen arituko dira. Argazkia: X.S.