Oihana Bartra, finalerdietarako bigarren sailkatua
Bilbotarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa
BILBO - Oihana Bartra bilbotarra gailendu zen atzo Gautegiz-Arteagako frontoian ospatu zen Bizkaiko Txapelketako bigarren kanporaketan. Ariketa guztien ostean, Bartrak lortu zituen puntu gehien (344,5), finalerdietarako bigarren txartela eskuratuz. Bere atzetik geratu ziren, gutxigatik, Josu Landeta (342), Aitor Arrutia (341,5) eta Lander Ibarluzea Aitxulua (339), igandeko lehia oso estua izan zela erakutsiz. Horiek denak zain geratu beharko dira, beste ekitaldietako puntuei begira, azken unera arte.
Beraien atzetik geratu ziren Inazio Vidal Gurrutxaga (319 punturekin) eta Itxaso Paia Ruiz (316,5). Bartra da, beraz, bigarren sailkatua, Beñat Ugartetxearen atzetik.
Atzoko saioan, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kide Moises Enbeita Ealo eta Gautegiz-Arteagako alkate Juan Felix Naberan egon ziren sariak banatzen. Gai-emale lanetan, berriz, Bernar Mandaluniz Plaza. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larreak, Iñaki Aurrekoetxeak, Jurgi Fuentesek, Leire Etxebarriak eta Mirari Azulak osatu zuten, idazkari beharretan Itziar Basterretxea aritu dela.
Hirugarren kanporaketa datorren astean izango da, hain zuzen, urriaren 25ean, Mungian, Olalde aretoan (17:30ean). - DEIA
Más en Cultura
-
El actor Arón Piper se pasa también a la canción
-
Fermin Muguruza actuará de nuevo en Ciudad de México, invitado por el Gobierno de la capital
-
El musical 'Los pilares de la Tierra' desembarca en el Palacio Euskalduna en siete trailers
-
Amaia Romero brilla en el Sonorama, en el que Arde Bogotá toca el cielo