Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak sarean jarri ditu Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia. Era horretan, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat izango dute on line. www.euskara.euskadi.net/lur-hiztegia eta www.euskara.euskadi.net/lur-entziklopedia helbideetan kontsulta daitezke biak. Paperezko formatuan bakarrik argitaratutako bi lan horien corpusak orain hiru urte eskuratu zituen sailburuordetzak. Lanon paperezko bertsioan, sailburuordetzak 2009an eskuratu aurretik ere, hiztegiko eta entziklopediako oinarrizko datu batzuk gaurkotu egin ziren.