BILBO. Antolatzaileek adierazi dutenez, abesti irabazle horiek jada salgai dagoen CD batean grabatu dira. Diskoak, hiriko bilbainaden talde ezagunenek interpretatu dituzten hamar abesti berri jasotzen ditu eta liburu-dendetan eta disko-dendetan erosi ahal izango da hamar eurotan.

Ohikoa denez, galarako sarrerak irratian zozkatuko dira zuzenean Radio Nervion-eko hainbat irratsaiotan (94 444 00 55). Gainera, abenduaren 5etik aurrera 100 txartel jarriko dira salgai Arriaga Antzokiko txartel-leihatiletan eta BBKren kutxazainetan, euro bateko prezio sinbolikoan. Batzen den diru guztia Parkinson Gaitza dutenen Elkarteari emango zaio; izan ere, elkarte horretako abesbatza izango da ekitaldia zabalduko duena. Horrez gain, hiriko bilbainaden talde ezagunenetako batzuk hartuko dute parte.

Ekitaldira hurbiltzen direnek, Bilbori buruzko lan berriez gozatzeko aukera izango dute. Lan horiek "Bilbainadas 2011" CDan jasoko dira. Abestiak musikari profesionalek interpretatuko dituzte, eta horien artean Gaupasa, Los Txikis, Los Cinco Bilbainos, Iñaki Basabe, Beti Aurrera, Irrintzi edo Hugo Robles egongo dira.

Ekitaldian, bilbainaden lehiaketako 2011ko edizioaren abesti sarituak entzun ahal izango dira: irabazleak, Txaro San Juanen eta Fernando Ibarraren "Rincones de Bilbao" eta Karmelo Sarrionandiaren eta Xabier Zamudioren "Bilbo Bilbo"; eta zortzi akzesitak, hots, "Coral de Bilbao" (Aurelio Marroquín Gómez), "El idioma del botxo" (Eduardo Garay eta Gotzone Saez de Navarrete); "Bai bai Bermeo Urdaibai" (Jesús María Sanz Iparraguirre), "Otra historia" (Zaira Robles eta Hugo Robles), "Gora Urdaibai" (Iñaki Basabe); "Con gracia" (Antonio Larrea), "Si aitite levantara la cabeza" (Josetxu Villasante de Gamíndez) eta "Txoznatik pasa" (Karmelo Sarrionandia eta Xabier Zamudio).