Kametaroiaren edizio berrian parte hartu nahi duen orok ekainaren 24a baino lehen eman beharko dute izena. Hamazortzi eta 35 urte bitartekoek parte har dezakete. Euskarazko lanak onartuko dira soilik, azken sei urteotan bezala, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu duen Kameratoi Rally-an. Aurten, hiru eta zortzi minutu bitarteko bideo txapelketa honek 3.600 euro banatuko ditu sarietan eta Lemoiz, Sopela eta Urdulizko Udalen, eta Uribe Kostako Mankomunitatearen babesa izango du.