Lezamako biztaneriak badauka jada herriko autobus geltoki zentrala segurtasun osoz erabiltzeko aukera, izan ere, azken asteetan Hilario Astorki enparan-tzako geldiuneko estalkia erreparatu da. 2019 bukaera, abenduan zehazki, ekaitz bortiz batek oso kalte larriak eragin zituen herriko plazako autobus geltokian, honen erabilera modu nabarmenean baldintzatuta. Une horretan bertan, Udala geltokiko sabaia konpondu ahal izateko kudeketa lanak egiten hasi zen bere aseguru-konpainiarekin, baina, finantza kontuen eta aspektu tekniko desberdinak direla eta, asko atzeratu dira erreparazio lanak. Azkenean, 25.660,95 euroko gastua suposatu du konponketak, haietatik 21.057,40 euro aseguru-etxeak ordainduta eta gainontzeko 4.603,55 euroak Udalak. Lanak jarduten ari ziren bitartean, herriko gobernuak karpa bat ahalbidetu zuen autobuseko erabiltzaileak egueraldi kaxkarretik babestu ahal izateko. “Interbentzio garrantzitsua izan da hau, izan ere, asko dira autobusa egunero erabiltzen duten lezamarrak. Barkkamena eskatzen diegu herritarrei hainbeste iraun izanagatik, baina aseguru-etxearekin egindako kudeaketak asko moteldu du kontua”, adierazi zuen Jon Ander Aurrekoetxeak, Lezamako alkateak.