Euskaraldiaren bigarren edizioa pil-pilean dagoen bitartean, bere amaierara ailegatzen, Euskararen Eguna ospatuko da Euskal Herriko txoko desberdinetan, euskaldunen ama hizkuntzaren garrantzia goraipatuko duten ekintza desberdinak ospatuta gaurko egun osoan zehar. Mungiako kasuan, jaialdi berezia jasoko du Olalde Aretoak arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hasteko, Udalak Lauaxeta Olerki lehiaketako hamahirugarren edizioko sari banaketa egingo du, aurkeztutako lan guztien arteko onenen egileak sarituta. Jarraian, Mikel Enzunza eta Josu Torre omenduak izango dira aurtengo Euskara Saria jasota hilostean, euren bizitzan zehar hizkuntzaren alde eindako lana eskertzeko. Amaitzeko, kutsu artistikoa ere izango du gaurko ekimenak, izan ere Roberto eta Miren Etxebarria oholtzara igoko dira euren koplen bitartez giroa alaitzera eta, beste alde batetik, Ñake dantza taldeak erakustaldi bat eskeiniko dute. Antolakuntzak, segurtasun kontuak direla eta eta jende pilaketak ekiditeko sasun-egoera kontuan izanda, beharrezkoa izango da bertara sartu ahal izateko aurretiazko gonbidapena izatea.