Covid-19ak eragindako krisialdiak ondorio larriak izan ditu arlo ugaritan, esate baterako Bizkaiako herrietako barne-ekonomian. Egoera honen aurrean, Zamudioko Udalak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbi-tzu establezimenduen eta langile autonomoen aldeko apostu nabarmena egingo du, 205.000 euro bideratuta laguntza ekonomiko zuzenak eskeintzeko. Pasaden azaroaren 7an euren pertsianak itxi behar izan zituzten taberna eta jatetxeek 1.000 euroko laguntza eskuratzeko aukera izango dute Udalak zehaztutako baldintzak bete ezkero. Gainera, martxo eta apiriliean euren fakturazioa %75a baino gehiago murriztua ikusi zuten merkataritza esta zerbitzu lokalentzako 25.000 euro bideratuko dira eta beste 50.000 herriko langile autonomoentzako. Beste alde batetik, kontsumo kanpaina berri bat aurkeztuko du Zamudioko Udalak, 3.000 bonu merkataritzara bideratuta eta beste hainbeste ostalaritzara. 35 euroko balia izango dute txarteltxoek, haietatik 15 euro herriko gobernuak jarrita eta, gainontzeko 20 euroak, herritarrek. “Aste askotan lanean egon gara herritarren beharrei erantzuteko neurri hauek hartu ahal izateko. Aldi berean, izurriteak eskutik ekarri duen egoera ekonomiko honi aurre egin ahal izateko laguntza ematea da gure helburua”, azaldu zuten Zamudioko Udaletik laguntza proiektuaren inguruan.