Korrikak aurrera jarraitzen du etenik gabe, eta azken orduetan Bizkaia atzean utzi ondoren, larunbata honetan, Araban barrena dabil, hainbat herri eta hiri zeharkatuz. Igandean, berriz, Bizkaira itzuliko da, eta Bilbon amaituko du aurtengo ibilbidea, azken ekitaldi jendetsuarekin.

Korrika indar betean ari da aurrera egiten, eta goizean, 11:30etan, Getxoko kaleetatik igaro da, Uribe Kostako herriak giro berezi batez betez. Asteazken gauean sartu zen Bizkaira, Ondarroatik, eta ordutik etenik gabe jarraitu du kilometroz kilometro, euskararen aldeko mezua herriz herri zabaltzen.

Martxoaren 26an Bizkaian barrena abiatu zenetik, lurraldea kostaldetik barnealderaino zeharkatu du, eskualdez eskualde milaka lagunen babesa jasoz. Goizean zehar Leioa eta Getxo ingurutik igaro da, eta ondoren beste hainbat gunetara jarraitu du, Araba aldera abiatu aurretik.

122

Korrika pasa por Bizkaia Markel Fernández / Borja Guerrero / Pankra Nieto / Elixane Castresana / Sandra Atutxa / Susana Martin

Korrikaren martxa etengabe

Ez euriak, ezta gaueko hotzak ere, ez dute Korrikaren martxa gelditzea lortu. Parte-hartzaileek, korrikalariek zein laguntzaileek, ilusioz eta konpromisoz eusten diote lekukoari, euskararen aldeko aldarria bizirik mantenduz. Gauaren iluntasunean ere, argi berezi batek gidatzen du lasterketa: herri baten hizkuntzarekiko maitasunak eta etorkizunarekiko itxaropenak.

Getxoko kaleetan zehar igarotzean, herritarren babesa nabaria izan da; adin guztietako lagunak elkartu dira Korrikaren espiritua bizitzeko. Uribe Kostan barna, pauso bakoitzak euskararen aldeko konpromisoa berritu du, eta argi utzi du hizkuntza bizirik dagoela eta etorkizunean ere bizirik nahi dugula.

Bestalde, ibilbidean une ikusgarriak ere izan dira; tarte batean, Erandiotik Barakaldora stand up paddle gainean egin dute zeharkaldia, uretan eta emozioz betetako irudia utziz. Handik aurrera, Enkarterri aldera egin zuen bidea, Bizkaiko azken kilometroak osatuz. Ondoren, goizaldean etengabe Etxebarri, Galdakao, Basuri eta Arratiako bailara zeharkatu zuen herritarren bero eta alaitazuna falta barik. Igande honetan egun berezia biziko da Bilbon. Korrikaren festa amaiera izango dugu. Euskaren aldeko azken txanpa.