2019-2023 legealdirako programarekin jarraituta, Larrabetzuko Udalak herriko udaletxea berritzeko proiektua lantzen ari da, izan ere, 40 urtetik gorako eraikina da eta denboraren igarotzearen ondorioz nahiko kaltetuta dago. Printzipioz, eraberritze lanak aurten hastea aurreikusita zegoen, baina, azken hilabeteetan izan den osasun-egoera dela eta, lanak urtebete atzeratu behar izan dira, Udalaren arabera: “Covid-19aren ondorioak direla eta, proiektua urtebete atzeratu behar izan da. 2021a, ekonomiari dagokionez, urte gogorra izango da denontzat, baina gobernu taldeak proiektua martxan jartzea eta eraberritzeko lizitazioa prestatzea espero du”. Berrikuntza lanak egiten ari direnean ezin izango da udaletxea erabili, horregatik, Larrabetzuko Udalak udal-bulegoak Errebale jauregira lekualdatzea erabaki du obrak bukatu harte. Datozen asteetan, herriko gobernua eraikin hau erabiltzen duten elkarte eta taldeekin bilduko da honen erabileraren inguruko xehetasunak adostu eta aukera desberdinak mahai gainean jartzeko. Horrenbestez, udal-kudeaketak Errebale jauregian egin beharko dira.