Covid-19 birusak eragindako izurriteak oso ondorio larriak ekarri ditu arlo desberdinetan; esate baterako, gizarte bizkaitarraren ekonomia orokorrean. Eragin horien aurrean, Derioko Udalak herriko familia, merkatari, ostalari eta Enpresa Txiki eta Ertainei laguntzeko neurri bat proposatuko du asteartean ospatuko den osoko bilkuran; 2021 urteko tasa eta zergak izoztea ““Zentzuzko erabakia da, bizi dugun errealitatearekin bat datorrena, eta bere bidez derioztarrek jasaten duten presio fiskala minimizatu nahi dugu. Jakin badakigu covid- 19aren pandemiaren ondorioz krisi ekonomikoa pairatzen ari garela, eta, horregatik, uste dugu ez dela Derioko familia eta enpresei ahalegin ekonomikoak eskatzeko unea. Halaber, zergadunei ematen zaizkien zerga onurak eta ordaintzeko erraztasunak mantenduko ditugu”, adierazi zuen Esther Apraizek, Derioko alkateak. Udal-korporazioaren arabera, herriko gobernuak gaur egun daukan finantza egoera onbideratuta dago aurreko ekitaldietan egin den kudeaketari esker eta, ondorioz, prest dago proposamen honek suposatzen duen mailako erronkei aurre egiteko, nahiz eta, izurritea dela eta, gastuen atala diru-sarrerena baino handiagoa izango den. Horrenbestez, Udalak martitzenean proposatutako neurriak hartu ezkero, hurrengo zergek ez lukete inongo igoerarik pairatuko datorren urtera begira; ondasun higiezinen zergak, ibilgailuen gaineko zergak, jarduera ekonomikoen ingurukoak, zabor-bilketarenak, estolderiarenak, hilerri zerbitzuarena eta, amaitzeko, jarduera ekonomikoen hasieraren zergak.

Oso erronka garrantzitsua suposatzen du honek Derioko Udalarentzat, izan ere, 2021 urteko aurrekontuei begira 453.000 euro gutxiago izango ditu, %20ko jeitsiera suposatuta, eta, gainera, Udalkutxako 2019ko likidazio positiboko 130.000 euro ere ez ditu jasoko. Beste alde batetik, kiroldegitik jasotako sarrerak ere asko murriztu dira espazio honek pairatu izan duen aktibitate falta dela eta. Abonuen itzulerari dagokionez, 52.440,15 euroko galera suposatu du eta ikastaro eta alokairuak antolatu ezin izateagatok 42.000 euro inguruko sarrera ez izatea suposatu du.

Hala ere, herriko gobernuak herritarrei laguntza desberdinak eskaintzen jarraituko du; gizarte partidak mantenduta, gizarte larrialdietarako laguntzak, etxez-etxeko asistentzia, herriko elkarteentzako laguntzak eta abar luze bat. Izurritea hasi zenetik, guztira 112.327 euroko apustua egin du Derioko Udalak abuztuaren 31a arte, ekimen desberdinen bitartez herriko ekonomiaren suspertzeari bultzada bat emateko, horrenbestez, oso ezfortsu handia supsatuko luke zerga eta tasen izoztearen inguruko proposamena aurrera ateratzeak.