2020-2021 ikasturtearen hasiera honetan, ezjakintasuna eta ardura izaten ari dira protagonista nagusiak covid-19 birusaren harira sortutako mundu mailako izurritea dela eta. Hala ere, Mungiako Uriguen Haurreskolako ikasleek euren kurtso hasiera are bereziagoa izaten ari da, izan ere, Udalak ikastetxeko berrikuntza lanak bukatu zituen aurreko astean.

Birmoldatze prozesu luze bat hasi zuen Udalak orain dela hainbat hilabete, urteen igartzea dela eta eskolako zenbait zati higituta eta kaltetuta zeuden. Hirugarren eta azken fase honetan, eraikinaren kanpoaldearekin zerikusia izan duten interbentzioak egin dira. Hasteko, teilatua eta estalkia aldatu da, iragazgaitza den berri bat jarrita. Modu honetan, hezetasuna eraikinaren barnealdera hetzea eta ituginak agertzea ekidingo da, ikaslego eta langileen segurtasuna bermatuta. Gainera, ikastetxeko aireztapenaren irteera berriak ere gehitu dira, energia kontsumoan aurreztu ahal izateko, baikorrak diren emaitzak lortuta arlo ekologiko eta ekonomikoan. Tximiniak, erretenak eta erremateak ere aldatu dira, itxura berriztua eskainiz orokorrean.

Beste alde batetik, eta eraikinaren kanpoaldeko fatxadari dagokionez, guztiz ikuspegi berria dauka Uriguen Haurreskolak ikasturte hasiera honetan, izan ere, osorik margotu eta konpontze lanak ein dira bertan. Gainera, eskolako mugikortasuna modu nabarmenean hobetzeko interbentzio bat eginda, sarrerako eskudela ere birgaitu da, margotzeaz gain, honen aspektu estetikoa ere hobetuta. Eraikinaren kanpoaldearekin bukatzeko, alde honetako zuhurgintza ere erreparatu du Mungiako Udalak. Horrenbestez, argi dago kurtso berri eta ezohiko honetan Uriguen eskolara hurbildutako haurrek euren egonaldia hobetuko duten zenbait aldaketa nabarmen gozatu dituztela.

Ikastetxearen berrizte lanen hirugarren fasea egin ahal izateko, 94.137,81 euroko inbertsioa egin du herriko gobernuak. Orotara, azkenengo hilabeteetan bertan egin diren berrizte lanen proiektuak 287.481,80 euroko gastua suposatu du, beraz, oso ezfortsu ekonomiko handia egin du Udalak ikasketa zentro honetako ikaslego, irakaslego eta langileek euren aktibitate ahalik eta modu onenean egin ahal izateko, segurtasun neurri guztiak beteta eta eraikin berriztu batean.

Estalkia

Uriguen Haurreskolako teilatua aldatu da, iragazgaitza den bat jarrita, hezetasuna eta ituginak ekidinda. Gainera, aireztapen irteera berriak ezarri dira eta tximinia, erretenak eta erremateak aldatu dira.

Fatxada

Hirugarren fase honetan, eraikinaren kanpoaldea margotze eta konponketa lanak egin dira. Bestalde, sarrerako eskudela margotu da eta kanpoko zuhurgintza aldatu da.

Aurrekontua

Azken interbentzio sorta hau egin ahal izateko 94.137,81 euroko gastua egin du Udalak eta, Uriguen Haurreskolako birgaitze osoak 287.481,80 euroko inbertsioa suposatu du.