- Zamudioztar gazteen erantzunak ikusita, Gaztestazioko monitoreak aurtengo udako proiektuari form ematen hasi dira. Hala ere, arlo honetan aurrerapen garrantzitsuak egin ahal izateko, ezinbestekoa da zenbat erabiltzaile izango diren jakitea. Oraindik, antolakuntzak ez du izen-emate epea zehatz-mehatz noiz izango den erabaki, baina ziurra da datorren hilabete hasieran egin beharko dela inskripzioa. Horrenbestez, gazte zamudioztarrak adi egon beharko dira datozen egunetan aurtengo udan Gaztestazioko programazio alaiean parte hartu nahi izanez gero.

Behin antolakuntzak zehaztasun osoz jakinda zenbat jende izano den, segurtasun neurriak betetzen dituen jarduera egutegia planteatzen hasiko da zenbait aspektuta aldatuta. Adibidez, 55 plazako autobus batean bere edukieraren erdia besterik ezin izango da bete, hortaz, ohikoak direna baino talde txikiagoetan banatuko dira erabiltzaileak. Higieneak ere garrantzi handia izango du, horregatik, Gaztestazioko monitoreek oso kontrol zorrotza izango dute aspektu honen inguruan: “Gure lehentasuna erabiltzaileen segurtasuna eta osasun ona bermatzea da eta hau horrela izateko beharrezko aldaketak izango dira”.