Lezama - Martxoaren 8a, hau da, Emakumeen Nazioarteko Eguna hurbiltzen ari dela kontuan izanik, Lezamako Udalak genero berdintasunarekin lotutako ekintza desberdinak antolatuko ditu hilabete honetan eta datorrenaren hasiera bitartean. Programazio honen estreinaldia datootsailak 14an izango da Kultur Aretoan. 18:00etatik aurrera, El orden divino filma emango dute eta honen inguruko mahaiganeko bat izango da. Bestalde, otsailaren 28an eta martxoaren 13an emakumeentzako sexualitate tailer bat izango da Kultur Aretoan, arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitartean, Autoezagutzatik plazerrera (II) deiturikoa. Amaitzeko, martxoaren 7an, berdintasun programa honen azkenengo ekintza jasoko du Uribarri Topalekuak goiz eta arratsaldez. 10:00ak eta 14:00ak eta 16:00ak eta 20:00ak bitartean autodefentsa feminista ikastaroa izango da bertan eta parte hartu ahal izateko izen-emate epea martxoaren 2ra artekoa izango da berdintasuna@txorierri.eu helbide elektronikoaren bidez. - O. P.