Mungia - Korrika batean igaro zuen Mungiako biztanleriak atzoko goiz eguzkitsua. Milaka pertsonak praka laburrak eta kirol zapatilak jantzi eta DEIAk babestutako San Antontxuko Herri Kroseko 21. edizioan parte hartzea erabaki zuen. Urterolez, giro aparta izan zen herriko erdigunean, izan ere, ekimeneko antolakuntzak partaideak indarberritzeko gune aparta prestatu zuen. Bertan, salda, garagardo artisaua, ura, edari isotonikoak eta mota askotako janariak izan ziren, horrenbestez, korrikalariek merezitako hamaiketako bat izan zuten.

Goizeko 10.30ak aldera izan zen nagusientzako frogaren hasiera. Guztira, 553 izan ziren bertan egon ziren bi frogak egiteko bost kilometroko zirkuitoan zehar. Jende askok buelta bakarra egin zuen, baina hala ere, hamar kilometro egin zituztenak egon ziren baita ere. Hauen artean, Nuria Etxaburu izan zen denbora marka onena egin zuen emakumea eta, gizonezkoen kasuan, Iñaki Pujana izan zen garailea. Lehenengoak Nagore Torreren, alkateordea eta kirol zinegotziaren, eskutik jaso zuen kalitatezko produkek osatutako otzara eta Pujanak Rakel Mateo korrikalariaren eskutik.

Nahiz eta nagusien froga oso arrakastatsua izan zen, haurrak izan ziren atzoko protagonista nagusiak. Guztira, 1.200 izan ziren atzo dortsala jantzita korrika egin zuten umeak. Aurtengoan ere, antolakuntzak distantzia desberdinetako bideak prestatu zituen adin desberdinetako mungiarrek parte hartu ahal izateko. Eguerdiko 12.00etan hasi zen gazteenen froga, 200 metroko distantzia egiteko 2016 eta 2018 bitartean jaiotako korrikalariek. Jarraian, ordu erdiro, gainontzeko umeentzako frogak ateratzen joan ziren, guztira bederatzi froga izanda 2018 eta 2006 urteen bitartekoentzako, horrenbestez, nahi izan zuten guztiek parte hartzeko aukera izan zuten. Haurren partaidetza arrakastatsuak, ohikoa den bezala, jai giro aparta eskeini zion jardunaldiari.

Guztia kontuan izanda, argi dago atzoko goizean zehar Mungiara hurbildu ziren korrikalari eta ikusleek oso jardunaldi berezia izan zutela. Kirola eta jai giroa eskutik ikusita, asko izango dira datorren urtean esperientzia errepikatu nahi izango dutenak egongo direla. Orain, San Antontxuko gainerako ekin tzen zain.