lezama - Lezamako biztanleria kirolzalea zorioneko dago. Hainbat urte itxaroten egon ostean, heriak badauka jada bere udal gimnasioa. Eguaztenean, behin eraikitze eta ekipatze lanak burututa, zabaldu zituen tren-geltoki gainean kokatutako espazioak bere ateak lehenengo aldiz, lezamarrak bertara hurbildu eta instalazio berriak ikusteko. Bertan, gimnasioaren atal desberdinak ezagutzeko aukera izan zuen jendeak. Atetik sartu ahala, giharrak lantzeko eta bihotz eta biriki ariketak egiteko tresneriak osatutako gela topatu zuten. Bertako aparatuak guztiz estreinakoak eta azken belaunaldikoak dira, lezamarren erabilera bikaina bermatuta. Gainera, bihotz eta birikiak lantzeko makinak interneterako zein telebistarako sarea daukate. Bestalde, klase zumba, spinning edo multigym bezalako ikastaroak jorratzeko gelda ere badago, bere ekipamendu bereziak beteta.

Gimnasio berriaren funtzionamenduari dagokionez, aste osoan zehar publikoari irekita egon da, herritarrek ezagutu eta zerbitzu honetaz baliatu nahi duten erbaki-tzeko. Berez, goizeko 7:00ak eta gaueko 22:00ak bitarteko ordutegia izango du astean zehar eta, zapatuetan, 20:00ak arte. Domeka eta jaiegunetan, ordea, goizeko ordutegia izango du bakarrik, 7:00etatik 14:00tara. Behin normaltasunez martxan jarrita espazioa, 80 euroko tasa ordaindu beharko dute Lezman erroldatutako eta 16 urtetik gorakoek urtero. Hala ere, Udalak sei hilabetetan erabiltzeko aukera ahalbidetu du, beraz, kasu honetan, sei hilabeteko 40 euroko izango li-tzateke prezioa. Bestalde, muskulazio eta kardio gela zabaldu ahal izateko, hiru euroren truke erosi beharko dute erabiltzaileek giltza elektronikoa udaletxean.

Gimnasio berria eraikitzeko lanen kostuari dagokionez, 81.037,39 euroko inbertsioa suposatu du Lezamako Udalarentzako. Bestalde, giharrak lantzeko eta kardio gelako tresneriaren salneurriari erreparatuta, herriko gobernuak erosketa aukerako errentamendu aukera erabili du, lau urterako pentsatua eta bertoko aparatu guztien mantentze lanen kostua barneratura. Orotara, 105.774,24 euroko kostua izan du makineriak eta, behin ordainketa-epea bukatuta, euro bateko kantitatea ordaindu beharko du Udalak. Gainera, nahiz eta gimnasio berria izan herrian, Udalak Txorierriko beste kirol instalazioetako matrikula diru-laguntzen jarraituko du, izan ere, ezin ditu oraindik igerilekuak bezalako guneek bezain besteko beharrizanak bete espazio berriarekin.

Orokorrean, inauguraziora bertaratutako biztanleak oso begi onez ikusi zituzten instalazio berriak. “Lezama bezalako herri txiki baten beharrak asetzeko nahiko eta soberan daukagu gimnasio berriko eskaintzarekin”, aitortu zuen Verónica Andikoetxeak, monitore lantean ibiliko den irakaslea. Bazeuden ere espazio urriaren aprobetxamenduak txundituta utzi zituenak, esate baterako Iker Zarateren kasua da, orain arte Larrabetzuko kiroldegian apuntauta egon dena: “Tren-geltoki gainean egoteko, oso konpletua da aurkezten duen makineria. Argi daukat bertan apuntatuko naizela ahal bezain pronto”. Gimnasio berriaren erabilgarritasuna ere beste aspektu garrantzi-tsuenetakoa da lezamarren aburuz. Adibidez, Paola Cuevas Zamudioko kiroldegian dago izen emanda, baina ordutegia ez datorkio oso ondo: “Espazio berriak oso ordutegi praktuiko eta zabala dauka. Honek, gure erabilera askoz erosoagoa izatea ahalbidetuko du”. Atzo, 200 lazamar inguru eman zuten izena bertan.