mungia - Mungiako Udalak bertoko biztanleriaren sormena eta herriko kulturaren sustapenerako ekintza zein jarduerak antolatzen jarraitzen du. Horregatik, aurtengoan ere, Lauaxeta Olerki lehiaketaren edizio berri bat antolatu du. Jada, mungiako olerkariek euren irudimena era egoki eta luxutsuenean adierazi beharko dute azaroaren 8a, barikua, baino ehen, izan ere, egun horretan bukatuko da lanak aurkezteko epea. Pertsona partaideek Mungiako udaletxe azpian kokatuta Herritarren Atentzio Zentroko bulegoan aurkeztu beharko dituzte euren olerkiak; paperezko formatuan eta formatu digitalean. Aurtengoan, Gexorik nago izenburupean antolatuko dira gaiak. Horrenbestez, mungiako olerkariek Lauaxetak idatzitako olerki honen interpretazio askea egin beharko dute. Gainera, 100 bertso-lerro eta 200 bitartekoak izan beharko dira lanak. Berez, aurkeztutako olerkiak jatorrizkoak izan beharko dute, hau da, inoiz argtaratu gabekoak edo inongo saririk jaso ez izanak. Bestalde, Mungiako Udalak aukeratutako epaimahaiak ez ditu kontuan hartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak, izan ere, olerkiak euskaraz idatziak izan beharko dira.

Mungiako idazle afizionatuek gogor erabili beharko dituzte euren garunak, izan ere, oso sari erakargarria prestatu du Udalak lehiaketako bi partehartzaile onenei zuzenduta. Irabazleak, 800 euro jasoko ditu eta, bigarren sailkatuak 500. Kantitate ekonomiko nabarmen hauek partaidetzaren irudimen eta habileziak martxan jar-tzea lagunduko du.

Kontuak kontu, Mungiako Udalak informazio gehiago jasotzeko bide desberdinak eskeini dizkio biztanleriari. Batetik, Udalaren web gunea egongo da eskuragarri, gainera, 94 674 90 89 telefono zenbakia eta, amaitzeko, euskera@mungia.eus helbide elektronikoa. Informazio guztia kontuan izanda, mungiarren txanda heldu da. Euren sormena, kultura eta sentimenduak paper gainean adierazteko trebezia erakusteko unea heldu da, kultura erakustaldi honetan garaile izatea oso garrantzitsua delako. - O. Pérez