Loiu - Txorierri aldeko beste herri eta auzoren antzera, Loiuko Larrondo auzoak ere bertoko jaiak ospa-tzeko aprobetxatzen ditu udako egun eguzkitsuak. Bariku honetatik, bertoko biztanleriak ekintzaz betetako asteburu bat bizitzeko prest daude. Bertan, urtero ospatzen diren ekin-tza jendetsuetaz gozatzeko aukera izango dute; esate baterako, Joseba Bilbao futbito txapelketa, paella lehiaketa eta abar luze bat. Aurtengoan, ordea, Larrondoko jaiek berrikuntza garrantzitsu bat izango dute. Zapatu goizean, 10:15etatik aurrera, Beste Bira Lasterketa ospatuko da estreinako aldiz. Beste Bira Atletismo Taldea, Loiuko Udalaren eta Larrondoko Jai Batzordearen laguntzarekin, izango da kirol froga antolatzearen arduraduna, izan ere, orain dela hiru urte inguru sortu zenetik, atletismoa eta, orokorrean, kirola Txorierriko biztanleriaren artean sustatzea izan da helburua.

Zazpi izango dira zapatu goiz osoan zehar Larrondoko kaleetan ospatuko diren lasterketak. Antoakuntza taldearen helburua ahalik eta jende gehiagok parte hartzea da eta, ondorioz, adin desberdientako pertsonentzako zuzendutako froga desberdinak baliatuko ditu. Nagusi eta jubenilentzakoa izango da estreinakoa, 10:15etan bost kilometroko distantziarekin, eta, jarraian, kadete kategoriakoak aterako dira, 1.200 metroko distantzia egiteko, ondoren aterako diren korrikalari infantilean antzera. Azkenengo frogek ez dute kilometroa gaindituko, izan ere, bertako partaideak 2007tik asurrera jaiotako neska-mutilak izango dira. Alebinek 800 metro egingo dituzte 11:45etatik aurrera; ondoren, benjaminek 400 metro, prebenjaminek 300 eta, azkenik, 2013tik aurrera jaiotakoek 100 metro 12:30etatik aurrera.

Antolakuntzaren arabera, Elotxelerri futbol zelaiaren eta Larrondoko frontoiaren artean kokatuko dira lasterketako irteera eta helduera eta, gainera, frontoiko komun eta aldagelak erabili ahal izateko aukera izango da seguruenik. Lasterketan parte hartu ahal izateko, froga nagusiko partaideek biharko eguna heldu aurretik egin beharko dute izen ematea plataforma desberdinen bitartez; bestebiratxorierri.com web gunea, ienai123@yahoo.es eta bestebiraloiu@gmail.com helbide elektronikoak eta taldearen Facebook eta Instagram kontuak. Gainerako frogan parte hartzean interesetatutako pertsonek frogaren hasiera ospatu baino ordu erdi aurretik izena eman ahal izango dute lasterketa toki berean. Nahiz eta inskripzioa doakoa izan, antolakuntzak eta ekintzako babesle nagusiek, Nexis eta Mecanizados Bilbaok, hainbat opari prestatuko ditu partaideentzako. Froga bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek euren abiadura saritzeko garaikurrak jasoko dituzte eta, honetaz gain, izen emandako partaide guztiak opari apartak lortzeko zozketa batean; besteak beste, Volotea hegazkin konpainiak Loiuko aeroportutik dauzkan lotura ugarietako baterako joan etorriko bi txartel, telebista bat eta bi menu Loiuko Aspaldiko Jatetxean.

Antolakuntzak frogarako irisgarritasunaren inguruan adierazi duenez, badao bertara garraio publikoaren bitartez heltzeko aukera, izan ere, oso gertu dago kokatuta Larrondoko Euskotren geltokia. Hala eta guztiz ere, auto bidez joateko inongo arazorik ez daoela ere adierazi du Beste Bira Atletismo Taldeak. Guzti hau kontuan izanda, Larrondoko biztanleriak eta, orkorrean, Txorierriko kirol zaleek ekintza berri bat izango dute auzo loiuztarreko jaiegunetan. Euskal jai gehienetan oso ohikoa da kirolak eta gastronomiak, musika eta dantza munduarekin batera, protagonismo handia izatea, horrela jendeak herriko kaleetan gozatu ahal izateko.