larrabetzu - Udako hilabeteak denboraldi egokienak izan ohi dira ikastetxeetan berrikuntza edo eraikuntza lan berriak eiteko, izan ere, oporraldian zehar egin ezkero ez da ikasketa prozesua trabatzen. Larrabetzuko eskola publikoak ere argi izan du kontu hau eta, horregatik, bere ikasgelei itxura berria eskaintzea erabaki da hauetako pintura berriro margoztuta. Hilabete honetan, hiru izango dira irailean tankera berriarekin ikasturtea hasiko duten gelak eta, orokorrean, 5.779 eurokoa izan da proiektuak izan duen aurrekontua. Hala ere, ikastetxeko zuzendaritzaren intentzioa gutxinaka guztiak berriztea da. - O. Pérez