MUNGIA. Horrenbestez, zapatu honetatik aurrera, Billelako kaleak antolakuntzak prestatutako programazio anitzean murgilduta izango dira.

“Gure intentzioa adin desberdinetako jendeak egun osoan zehar parte hartu ahal izatea da. Gure apostua auzoko eta, orokorrean, Mungiako jendea jai giro anitz eta egoki batean nahastea da, izan ere, gure auzoa baserri askok osatzen dute eta bertoko jendearekin ez dugu modu jarraituan ikusten, egun edo momentu puntualetan bakarrik. Horregatik, kofradiatik uste dugu benetan garrantzitsua dela honelako jaiak bultzatzea, denok batera egun dibertigarri eta polit batzuk igaro ahal izateko”, azaldu zuen Eba Gamindek, Birleko Jai Elkartean 25 urtetik gora daraman kideak.

Gaur egun, hamar pertsona inguru dira jai batzordea osatzen dutenak, baina Ebaren arabera, jaiegunetan hainbat dira laguntzera animatzen direnak: “Berez, urte osoan zehar, talde txikia gara, baina jaiak heltzen doazen einean gero eta jende gehiag animatzen dira parte hartzera arlo desberdinetan lagunduz, esate baterako; txosnetan txandak eginez, txapelketa desberdinetako antolakuntzan, montaje eta desmontajean eta abar”. Aurtengo programazioari dagokionez, antolakuntzak ohitura mantentzearen aldeko apostua egin du.

Zapatuko arratsaldean ospatuko den tortilla txapelketak urtero bezain besteko arrakasta izatea espero da, izan erem hainbat izaten dira bertara parte hartzera hurbiltzen diren mungiarrak. Bestalde, Kofradi Egunean, hau da, domekan, Billeako Futbito Txapelketa ospatuko da eta honek ere ikuskizun handia eman ohi du Ebaren arabera: “Behin Kepa Deuna lehiaketa bukatuta, jendeak jolasteko gogoekin jarraitzen du eta asko dira Birlera parte hartzera datozen taldeak. Gainera, tortilla egunarekin batera, patata dantza eta asto lasterketa oso arrakastatsuak izan ohi dira urtero”.

Nahiz eta orokorrean nahiko antzekoa izan urteroko ekintza programa, aurtengo edizioak ere berrikuntza bat izango du, kasu honetan ikusle gazteenei zuzendutakoa. Eleder Magoak, Maruri Jatabeko biztanleak, Billelara hurbildutako haurrak aho zabalik utziko ditu bere trikimailu liluragarrien bitartez. “Lehen aipatu bezala, urtero oso apostu finkoa egiten dugu publiko guztiak disfruta dezan, gazteenetatik zaharrenetara. Horregatik tute lehiaketa ere badaukagu. Beste aukera bat izan daiteke musika talde ezagun batengatik egitea inbertsioa, baina gure helburua jendeak egun osoan zehar disfrutatu ahal izatea da”, zioen Ebak.

Birleko Jai Elkarteari dogokionez, urtean zehar ez dituzte ekintza berezi askorik antolatzen, euren helburua Billelako jai apartak burutzea delako. Hala ere, auzoko Kirol Batzordeak azaroan antolatzen duen San Andrés ermitaño jaietan ere laguntzen dute bertoko kideek eta herriko jai garrantzitsuenetan euren laguntza eskeintzen dute. Baina kontuak kontu, orain Birleko Jai Elkarteak buruan daukan bakarra zapatuan hasiko diren jaien antolakuntzako aspektu desberdinak ixtea da.