BILBO. Aurten, Ugao-Miraballeseko Udalak antolatzen duen Emakume Ekoizleen Nekazal Azoka martxoaren 8an egingo da, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Aurtengoa XX. edizioa izango da, eta emakumeak lehenengo sektorean jokatzen duen papera aldarrikatzea du helburu.

Ugao-Miraballesko Udalak, emakumea protagonista duen azoka honetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du. Eskaerak otsailaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira eta interesa dutenek orria eta eskatutako dokumentazioa berdintasuna.ugao@bizkaia.org edota kulturetxea.ugao@bizkaia.org helbideetara bidali dezakete. Eskaera, halaber, Jane Jauregian (Udiarraga, 34) entregatu ahal izango da, astelehenetik ostegunera (8:30-15:00 eta 16:00-18:30) eta ostiraletan (8:30- 15:00). Izena emateko epea bukatzen denean, Ugao-Miraballesko Udala onartutako pertsonekin telefono bidez jarriko da harremanetan otsailaren 24 eta 28 artean.

Betiko lez, emakume produktoreei guztizko lehentasuna emango zaie(ezinbestekoa izango da feriaren egunean saltokian ustiategiaren jabea egotea) eta leku libreak geratzekotan, jabea gizonezko bat diren ustiategiek parte hartu ahal izango dute (feriaren egunean emakume bat egon beharko da saltokian). Halaber, posiblea den bitartean, Nerbioi-Ibaizabal edota Bizkaiko ustiategiak lehenetsiko dira. Ahalik eta aniztasun handiena lortzeko helburuarekin eskaerak eskainitako produktuen arabera baloratuko dira.

Bete beharreko baldintzak eta entregatzeko dokumentazioari dagokionez, nabarmentzekoak dira, besteak beste:

  • Nekazari-ustiapenaren titularra edo kotitularra edo Jarduera Ekonomikoetan altan emanda dagoena emakumezkoa izatea.
  • Produktuaren izendapena eta tipología.
  • Jarduera Ekonomikoetan altan emanda egotea eta ordainketak egunean izatea.
  • Gizarte Segurantzan altan emanda egotea eta ordainketak egunean izatea.
  • Produktuaren osasun-erregistro zenbakia (ez da beharrezkoa frutentzako eta ortuari freskoentzako).
  • Nekazari-ustiapen txartela.