Eusko Jaurlaritza, Lekeitioko Udala, Antzar komisioa, Leakai, San Pedro Kofradia eta Isuntza Arraun Elkartea urteetan zehar lanean aritu dira portuko erabiltzaileentzako irisgarritasuna, segurtasuna eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko xedearekin.

Pantalan berriek 279 ontzirentzako lekua izango dute, hau da, gaur egun daudenak mantendu eta beste 20 berri gehituko dira. Antolaketa berri honen bidez erabiltzaileek euren txalupetara erraztasun handiagoarekin heltzeko aukera izango dute, segurtasun handiagoarekin eta zerbitzu gehiago jasoz. Lanek 1.930.852,30 euroko kostua izango dute.

Hasi aurretik, abadeen moilaren azpiegitura egonkortzeko lanak egin ziren. Orain, pantalan berriak jartzeko lanak hasiko dira abenduan zehar. Lan hauek gehienez ere 6 hilabeteko epea izango dute. Epe horiek betetzeko erabiltzaileen kolaborazioa ezinbestekoa da, hori dela eta, gogoratzen da txalupa guztiak abenduaren 25a aurretik portutik atera beharko direla. Portuko erabiltzaileek informazio gehiago jaso ahalko dute helbide elektroniko honetan; lekeitio1@ekpsa.eus edo Leakai elkarterekin harremanetan jarrita.