Orain dela zenbait urte ekin zion Ander Txakartegi berriatuarrak bere kirol eta abenturazale arima gorpuzteari. Beti ibili izan da bizikletan, baita beste kontu batzuetan ere -bertsolaritza, automobilismoa...-, baina iraupen luzeko lasterketak aitzakia erabilita bere betiko beste pasio bati ekin zion: solidaritateari. 2005. urtean hasi zen, lehendabizikoz Marokoko Titan Desert lehiatuta, eta ordutik gaur egunera arte etengabe aritu da “euskera, kirola, natura eta pertsonal” uztartzen dituen ekimenak antolatu eta garatzen, Helmugak proiektuaren baitan. Bere azken abentura hauxe izan da: Berriatuatik irtenda Iparraldeko Angelurar arte iristea, handik Muskizera joatea eta berriz Berriatuako helmugara heltzea. Euskal kostaldea punta batetik bestera lo-tzea, bizikletan ia 500 kilometro ibilita bi egunetan. Bizkaiko Aspanovas elkartearen alde egin ditu azken abentura honetan.“Munduan zehar” ibilitakoa da Txakarteg. “Eta beti, egiten ditudan kirol erronketan laguntza eman nahi izan dut. Bai Marokon, bai Mongolian, adibidez, han bizikletan ibiltzea ta bertakoei laguntzea, Etxetik datorkidan zerbait da”, dioenez. “Baina atzerrian beharrizana bada, baita etxean ere”, azaltzen du. Eta hori dela eta, Helmugak proiektuak martxan jartzea bururatu zitzaion. Eta iaz ekin zion bere abentura handienari: “Agertxopirata ekimena izan zen. Hasieran 500 euro batzea zen gure helburua, baina azkenean 12.000 euro batu genituen. Izugarria izan zen, jasotako diru guztia Aspanovas elkarteari eman genion. Oso polita izan zen minbizia zuen Ager hurbileko umeari laguntzea”, dio.

Eta iazkotik aurtengora. Eupadak by Helmugak izenburupekoa, euskal kostaldea lotzeari ekin dio. “Gogorra izan da. bai. Baina baita polita ere. Larunbat goizaldean irten ginen eta igande eguerdi partean heldu. Berriatuatik irten ginen eta Angelura arte joan ginen, ostean Muskizera, garaje baten lo egin, eta berriz Berriatuara. Tartean ere sorpresa izan genuen, zeren Bizkaia zubia igarotzen Mikelontxo (Mikel Peña) ekimenarekin bat egin genuen, Crucesen ere izan ginen, Aspanovasen egoitzan. Eta hgelmuga oso berezia izan zen, herrira helduta, Herritarren artean zeuden Yolanda Gestoso eta Igor Aldazabal, Agertxoren gursaoak. Hunkigarria izan zen”. Txakartegik hiru bidelagun izan zituen: Mikel Mote, Oier Aldabaldetreku eta Igor Anton. Oraindik zabalik da aportazioak egiteko aukera, www.kukumiku.com/proyectos/eupadak-by-helmugak/ helbidean.

Egindakoaz harro, Ander Txakartegi bere abenturak jarraitzeko gogogotsu da. Beti ere kirola eta solidaritatea uztartuz, hainbat ideia ditu zabalik, datorren urtean errealitate bilakatuko dituenak.