Udal administrazioak ezarritako helburuetariko bat da, Lekeitioko ekonomia biziberritzea koronabirusaren eragin nabariaren ostean. Laburbilduz, krisialdiari ahal bezala izkin egitea. Eta toki-administrazioak horretarako pauso nabarmena emango du datozen asteetan. "Herriko merkataritzari eta udalerriko zerbitzuei laguntzeko eta kontsumoa suspertzeko helburuarekin", gaurtik aurrera eta ekainaren 12ra, "20.000 euro bonutan jarriko dira zirkulazioan", erabilgarri izango direnak 40 establezimendutan, aurrezteko aukera paregabea eskainiz.

Lekeitioko Udalak, Kitto Merkatari Elkartearekin elkarlanean jarritako egitasmoa da berau. "Udalerriko bizilagun guztiek erabil ditzaten bonuak izango dira, COVID-19 koronabirusaren krisiagatik herriko merkataritzaren salmentak indartu nahian", Udaletik zaldutakoaren arabera. Ekonomia suspertzeko egitasmo aporpostzat jo dute, gainera. "Tresna bikaina da merkataritza dinamizatzeko eta, aldi berean, bezeroen egoera ekonomikoa arintzeko" ere, izan ere bai erosle eta baita saltzaileek ere etekina atera ahal izango diote merkatal-egitasmoari, guztien hobebeharrez.

"Bonuak 15 euroren trukean eskuratu ahalko dira eta 20 euroko balioa izango dute, saltzaileari inolako kosturik suposatu gabe. Hau da, bonu bakoitzean 5 euro aurreztu ahalko dira", Lekeitioko Udaleko bozeramaileek diotenez. Hala ere, zenbait muga ere jarri izan behar dituzte. "Pertsona bakoitzeko lau bonu hartzeko aukera egongo" dela jakinarazi dute, batetik. Eta kanpainaren datu nagusienak ere eskaini dituzte, izan ere "guztira 4.000 bono jarriko dira eta kanpainarekin bat datozen komertzioetan aurkitu al izango" direla ziurtatu dute.

Bonuak gaurtik eta ekainaren 12ra (biak barne) erabili ahal izango dira kanpainara atxikita dauden establezimenduetan. "Guztira Lekeitioko 40 establezimendu atxiki dira kanpainara eta bonuak horietan erabilgarri egongo dira. Laguntza honen bidez, herritarrek erosketa lehiakorra egin ahal izatea lortu nahi da, baina baita merkatariak osasun-krisiak galdutako jardueraren zati bat berreskuratzea eta salmentak handitzea ere, eta, gainera, beste erosle batzuk fidelizatzea, hurbileko eta kalitatezko merkataritzaren erakargarriak aurki ditzaten, eta prezio lehiakorrean".

Kontsumoan eragin

Kitto merkatari elkarteak, "Lekeitioko herrian kontsumoa indartzeko eta bultzatzeko egiten duen ahaleginari esker jarri da martxan ekimen hau eta beraien lana eta esfortzua saritzeko, bertako bazkideek %20 bono kopuru gehiago jasoko dute". Azkenik, Kittotik elkartzera "animatzen zaituzte datozen kanpainetan onura ateratzeko eta sektorearen interesen alde indarrak batzeko erakundeen aurrean". Izan ere, erosketak sustatzea eta Lekeitioko saltokiek herrian enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko "aberastasun-iturri gisa egiten duen ekarpen handia hartu dira kontuan".

Hau ez da azkenaldian merkataritza sektorean martxan jarritako ekimen bakarra, izan ere Udala laguntzaila izanda, Kittoko merkatariek sarean jarri dituzte herriko denda eta komertzioak, erosketak etxetik egiteko aukera plazaratuz lekittonline.com webgunean. "Lekitton bizi, herrian erosi, danok irabazi" izenburupean, hainbat dira egitasmora batu diren merkatariak.

Egitasmoa

Bonu

kanpaina. Udaletik jakinarazotakoaren arabera, "guztira 4.000 bono jarriko dira eta kanpainarekin bat datozen komertzioetan aurkitu al izango dira". Bada, Kittok azaldu duenez, herriko 40 dendak hartuko dute parte.

Pertsonako

Lau bonu. Lekeitioko bonuak 15 euroren trukean eskuratu ahalko dira eta 20 euroko balioa izango dute, "saltzaileari inolako kosturik suposatu gabe". Hau da, bonu bakoitzean 5 euro aurreztu ahalko dira. Azkenik, jakinarazi dutenez "pertsona bakoitzeko lau bonu hartzeko aukera egongo da". Orotara 4.000 bonu jarriko dira udalerrian zirkulazioan.