Aspaldi aritutakoak mundu zabalean, bermeotar itsasgizonak ozeano ezberdinetan ari dira gaur egun. Mendeak eman dituzte horrela, baita Elkanoren lehen mundu birako balentrian ere. Eta aurtengo Arrain Azokak hauek eta udalerriko enpresek egindako lanari aipamen berezia egingo diote. Birtualki bigarrenez, sektorea azalaratzea helburu nagusi duen azokak hiru izango ditu gako nagusiak: itsas-kultura hedatzea, udalerriko enpresei tokia egitea, eta arrantza munduaren osotasuna helaraztea. Azken honetarako, mundu zabalean ari diren bermeotar arrantzaleeekin konexioak egingo dituzte, maiatzaren 21etik 23ra zabalduko den ekimenean.“Arrain Azokak haien lana goraipatu nahi du, bizi dugun egoeran erakutsi duten konpromisoagatik beste behin”. Izan ere, arrantza-sektoreak gogor egin du lan, “nahiz eta pandemiaren egoera erabat pairatu duten. Lan egiteari ez dite uko egin, eta hori goraipatu nahi dugu”, zioen atzo Bermeoko alkate Aritz Abaroak. “Izan ere, Azokaren egitarauaren barruan (maiatzaren 21ean), Bermeoko atunontziek eta herritik kanpo dauden enpresek dituzten lan egiteko baldintzak nolakoak diren azaltzeko Zoom bidezko konexioakegingo dira, besteak beste”. Mundu zabaleko ozeanoetan lanean ari diren bermeotarrei toki emango diete, “euren esperientziak kontatzeko”.

Aurtengoan ez da Lamera parkeko gunerik egongo, ohi legez, nahiz eta kontserba-produktu onenak erosteko aukerak plazaratuko dituzten. “Aurten gainera, produktuak erosteko bi aukera izango ditugu, online bidez www.bizibermeo.eus/azokabirtuala edota Bermeoko kontserba lantegietan bertan asteburuan”, azaldu zutenez. Lau enpresak asteburuan zabalduko dituzte euren ateak, “segurtasun berme guztiekin”. bestalde, webgunearen bidez erosten dutenek saria jasoko dute. “Online egiten diren eskari guztiekin BTWC (Bermeo Tuna WorldCapital) eta Arrain Azokako banakako mahai-zapiak banatuko dira”.

Sareak protagonista

Sare sozialek protagonismo berezia izango dute 27. edizioan. “Azokaren informazio eguneratua Arrain Azokaren web orrialdean izango da eskuragarri ta bertan hamaika lotura izango ditu erabiltzaileak eguneko ekintzak zuzenean edo grabatutaikusi ahal izateko. Horrez gain, ArrainAzokakosaresozialetan informazioeguneratuaz gain, enpresei buruzkobideoak eskuratu ahalizango du interes duen orok”. Azkenik, kultur alorrean, maiatzaren 21ean Rafael López Guillenen La Neskatilla de Bermeo liburua aurkeztuko da.