Foruko Udalak Atxondoa auzoko errepidean dagoen bihurgune arriskutsuaren zatia hobetu du, "galtzada konpontzeko eta argizta-tzeko lanak eginez, bide-segurtasuna hobetzen laguntzeko". Hobekun-tza-lanen bidez, "karkaba eta harri-lubeta jarri dira eta bidea zabalduegin da, "ikuspena, segurtasuna eta irisgarritasunahobetzeko", Udaletik azaldutakoaren arabera. Mikel Magunazelaia alkatearen esanetan, "arrisku-egoerak saihestea eta bide-segurtasuna areagotzea" izan dira helburuak.

Atxondoa auzora sartzeko errepideak, batez ere bihurgune arriskutsua zegoen zatian, ez zuen "ikuspenik, argi-puntu bakar batekin, eta irisgarritasuna urria zen, hormigoizko pista estu batekin. Bide horretan eragin berezia" izan du Euskal Autonomi Erkidegoko Uraren Agentziak, URAk, "inguru horretan egindako kolektore orokorreko obrek. Horregatik, Foruko Udalak aprobetxatu du lan horreek amaitzen ari zirela eta eraikuntza enpresak bidean eragindako kalteak konpontzen arizela, ingurua hobetzeko lanak egiteko", diotenez.

"Beharrezkoa zen errepide-zati hori hobetzea, arrisku-egoerak saihesteko eta bide-segurtasuna areagotzeko, batez ere bihurgune arriskutsuan. Hainbat istripu izan dira eremu horretan. Errepide seguruago bat irabazi dugu, bide zabalagoarekin, bi ibilgailu arrisku barik igarotzekoespazioarekin. Gainera, ingurua argi-puntu gehiagorekin argiztatu dugu eta asfaltoa hobetudugu", azaldu du Mikel Magunazelaia Foruko alkateak.

Atxondoako errepideak auzunera darama, "baina bereziki ibilia da, Foruko jatetxe ezagun batera be eramaten duelako. Atxondoa auzora sartzeko errepidearen bide-segurtasuna hobetzeko beharra izan da Udalak irisgarritasuna egokitzeko eta hobetzeko lanak egitera eramanduen arrazoi nagusia. Beste hobekuntza batzuen artean, galtzadaren zabalerahanditu da ibilgailuentzat, urak bideratu dira karkabak egokituz eta harri-lubeta bat eraikiz, asfaltatu egin da eta argi-puntuak gehitudira".