Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren diseinua jarri du abian Markina-Xemeinen, baina hauek zehaztu orduko herritarren parte hartzera deitu dute. Herritar guztientzat zabalik egongo den dinamika parte-hartzailearen bitartez eta Murgibe aholkularitzaren laguntzarekin, baina aldez aurretik emakume eta gizonen berdintasunerako ideiak eta proposamenak emateko galdetegia prestatu du Udalak. Martxoaren 26 da galdetegiak betetzeko azken eguna -ostiral honetan, zehazki-, udaletxean bertan edo posta elektronikoaren bitartez egin ahal izango dena.

Udalerrian lehenengoz osatuko den Energia Planak ere ortzimuga bera du. Plan honen lanketa eta garapenerako ere herritarren iritzia ezagutu nahi du Udalak. “Besteak beste, klima aldaketaren eta energia berriztagarrien inguruan herritarrek duten iritzia jasotzeko galdetegia prestatu da”. Izan ere udalerriak urteak daramatza eraginkortasun energetikoaren arloan norabide onean urratsak ematen. “Hala ere, etorkizunera begira eman beharreko pausoak zehazteko, bideorri bat zehazteko beharra ikusi dute. Europar Batasunak zehaztutako gida-lerroak betetzea dute helburu. “Horien artean aipatzekoak dira CO2 isuriak gutxitzea edota erabiltzen diren energia-iturriak berriztagarriekin gutxieneko ehuneko batetik gora berriztagarriak izatea” dira biltzen diren proposamenateko batzuk. Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, “hori horrela, datozen 20 urteetarako ibilbidea zehaztea izango du helburu planak”.

“Galdetegi biak etxez-etxe banatuko dira datozen egunetan, eta udaletxean entregatu beharko dira: Berton bulegoan (08:15 - 14:30) edo udaletxearen kanpoaldeko postontzian”, diotenez. Horrez gain, “markina-xemein.eus webgunean ere eskuragarri daude. On line bete, eta posta elektronikoz bidali ahalko dira, komunikazioa@markina-xemein.eus helbidera”On line, adierazitakoaren arabera.