"Egun normala izan dadila eskatzen dugu". Hala ziurtatu zuen atzokoan Mundakako alkatea Mikel Bilbaok. Igandean ospatu behar zen Aratuste jardunaldia ez da ohikoa izango. Ez da atorren goizeko ezta lamien iluntzeko kalejirarik egongo, "ospakizunetarako garaia ez" delako. Eta Udalak neurriak hartuko ditu, egun horretara herrira bertaratzen diten bisitaririk ez egoteko. Hala, kontrolak jarriko dituzte udalerrirako bi sarreretan. Herritarrei ere luzatu diete deialdia, "erantzukizunez jokatzeko", eta talde handietan ez batzeko.

Egun hoberik ez da mundakarren-tzat usrte osoan zehar, baina 2022ra arte utzi beharko dute. Gune laranjen egonda, "osasuna lehenestu" du Udalak. Edozein ospakizun ez egitea erregutu dute. "Ez dira osasun baldintzak betetzen jai hauek beti ospatu izan ditugun bezala ospa-tzeko, kalean, lagun arteko bazkariekin kalejira jendetsuekin, zaratarekin, musikarekin eta alaitasunarekin, Mundakan beti egin izan dugun bezala. Erabaki gogorra eta tristea da, baina irauten duen krisi sanitarioak eragindakoa; izan be, herritarrak babestu behar ditugu, eta birusaren hedapena saihestu", azladu du Bilbaok.

Hori dela eta, ez da posible izango Mundakara sartzea igandean. "Kontrolak ezarriko dira, bai herrira sartu nahi duten ibilgailuei, eta baita trenez edo autobusez datozenei". bestetik, mundakarrei ere dei egin diete, "kontuz ibiltzeko eta osasuna zaintzeko". "Badakigu egun horretan jendea talde handietan batzen dela, jateko adibidez. Txokoei ez batzeko eskatu diegu, guztion hobebeharrez", esan du alkateak. Erabakia Mundakako elkarte ezberdinekin hartu dute, inauterien ospakizunetan hain funtsezko diren atorra eta lamien elkarteak tartean direla. Bestetik, tabernariekin ere aritu dira lanean, eta hauetako batzuk euren ateak itxiko dituzte.

2022an bueltan

Neurria hartzea "oso tristea" dela adierazi du Udalak, "baina beharrezkoa da kalean jendea biltzea saihesteko, lehentasuna pertsonen osasuna zaintzea baita". Izan ere, mundakar guztiontzat Aratusteak bakarrak dira, "gure kultur ondarearen parte dira, gure folklorerik berezkoena, bereizten eta identifikatzen gaituen tradizioa. Halan be, zoritxarrez, osasuna zaintzeko eta gu babestekogaraia da, egungo osasun-krisiak erantzukizuna eska-tzendu", errepikatu zuen Bilbaok.

"Horregatik, erabaki zail hau hartudugu, gure inauterien atzean ilusio eta lan handia dagoelako elkarteentzat eta herritarrentzat, ilusio zbeteriko orduak prestaketetan€, baina aurton garrantzitsuena osasuna da, eta 2022an Aratusteak ospatzeko ilusioa gordetzea", azaldu du Mundakako Alkateak, Mikel Bilbaok.

Kontrolak

Mundakako Udalak kontrolak ezarriko ditu igandean, herrirako sarrerak kontrolatzeko. Udaltzainez aparte, Ertzaintzari eskatu diote laguntza. Ibilgailuetaz aparte, Euskotren eta Bizkaibusean udalerrira heltzen diren horien joan-etorriak kontrolatuko dituzte. Aratuste egunean milaka pertsona jaso ohi ditu Mundakak.

Kalejirak

Eguerdian 300 bat atorrek eta iluntzean 150 bat lamiek egiten duten kalejirarik ez da egongo. Ezta goizeko txistularien erronda ere. Bestetiik, umeek larunbatean egiten duten tanborrada ere bertan behera utxi dute udal agintariek.