Bermeoko Udalak Bermeoko Haurreskolako lanak bukatutzat eman ditu. Izan ere, 1929an egin zen eraikinak "hezetasun arazoak zituen eta hauek konpontzeko eta eraikinaren kanpoko aldea hobetzeko 256.397,97 euro (BEZa barne) bideratu dira". Aritz Abaroa alkatearen esanetan, lan hauek egitea ezinbestekoa zen eta Udalaren helburu estretagikoen baitako jarduketa da, udalerrian bizitza atsegina sortarazteko. Horretarako Haurreskolan hainbta konponketa egin berri dira, erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko. "Herriaren altxorra dena", Abaroaren aburuz, konpondu dute.

Eraikina Ricardo de Bastia arkitektoak egin zuen duela 92 urte eta ArtDecó delakoaren ñabardurak ditu. Eta orduko Bilbaiko Aurrezki Kutxak eraikitakoa zerbitzua izan zen. "Hala ere, denboraren joan-etorriekin hezetasun arazoak izaten hasi zen. Hau honela, lanak aurrera eramatea erabaki zen", Udaletik adierazitakoaren arabera. Besteak beste, "teilatuaren iragazgaizte-lanak eta ipar hormaren konponketa egin dira". Gaur Haurreskola bada ere, iraganean hainbat izan dira Casa del Niño moduan ezaguna izan den ikasgeletatik pasatu diren bermeotarrak. Eta baita bertan, beti ere hasieran, ezarri zen mediku-kontsultategitik ere.

Bestetik, "eraikin osoa margoztu da kanpoko itxura hobetze aldera eta elementu diskordante batzuk ere kendu dira. Gainera, eraikinarenterraza biak ere berriztu dira", azaldutakoaren arabera. Azkenik, zorroten berriak eraiki eta euri-urak bideratu dira eta iparraldean draina-tze bat egin da" ondoan kokatzen den Itxasgane futbol zelaitik zetorren hezetasuna kentzeko.

Eraikin berezia

"Bermeok eraikin eder asko ditu eta herriko haurreskola hauetako bat da, zalantza gabe. Beste garai bateko altxorra dela esango nuke. Lan hauek bideratu behar ziren eta ahalegin handia egin da ahalik eta egoera hoberenean uzteko eta eskaintzen diren zerbitzuak bermatzeko", Abaroa alkateak adierazitakoaren arabera. "Bertako erabiltzaileek lan hauek asko nabarituko dituzte. Gure helburu estrategikoetako bat da bizi-tzeko atsegina izango den Bermeo baten alde egitea eta, obra hauei esker, helburu horretan urrats bat gehiago eman dugu", adierazi du Abaroak azkenik.