Ezohiko urtea, ohiko lana. Hala laburbildu daiteke iazkoan Bermeoko Herri Babesak egindako balantzea. Suteak, ezbeharrak, istripuak, ekaitzek eragindako arazoak... bolondres taldeak guztira 187 larrialdi artatu zituen 2020an. Pandemiak eraginda, urtean egindakoaren laburpenak zenbait datu interesgarri eskaini ditu. Ia hogei herritarrez osatutako taldeak "sute gutxiago itzaltzen hartu du parte. Konfinamenduaren eraginez, larrialdi mota horiek gutxiago izan dira iaz, nahiz eta guztira 23 izan ziren. Egoera normaletan, urtero 40tik gora sute izaten ditugu", jakinarazi du Jon Ojaguren Herri Babeseko arduradunak. Taldea "osasuntsu" delarik, "etorkizunean Bermeoren segurtasuna mantentzea" dute jomuga. Hala egin dute 1982. urtean ofizialki sortu zirenetik.

Suteetan izaten dira protagonista Herri Babeseko kideak. "Gernikako suhiltzaileekin lankidetzan", beti ere, iazkoan "sute kopurua baxua" izan zela diote. "Kontua da, hala ere, suteetan lehen minutuak oso garrantzitsuak direla", dio Ojangurenek. "Arin heltzeak, eta sutearen kontra arin jarduteak gerorako sor litezkeen kalteak asko gutxitzen ditu". Eta Herri Babesaren presen-tzia zinez garrantzitsua da lehen minutu hauetan. Hala ere, beste kontu batzuetan gogor jardun dira. Adibidez. eraikinetatik erortzeko arriskuan zeuden azpiegiturak kentzen. Guztira, erdigunean kokatutako 35 gunetan aritu ziren iazkoan. "Badaude Bermeon egoera txarrean dauden eraikinak, edo ekaitzek sortutako arazoengatik arriskua sortzen duten azpiegiturak kendu beharra", dio Ojangurenek. Bestetik, itsasoak sortutako larrialdietan ere aritu ziren, 21 kasutan zehazki. "Itsasoa zatartzen denean beharrezkoa izaten da segurtasuna bermatzea. Eta itsasoak gogor jotzen du Bermeoko portuan".

Herri Babesa ibaiei begira ere ibiltzen da. Ohiko lana dute. Eta 2020an 9 biderrez hurbildu ziren hauetara, urez betetako guneak hobetzeko. Jauzitako zuhaitzak ere atendutzen dituzte. Eta arrisku hori ekiditeko 16 irteera burutu zituzten. Gaztelugatxe gune ezagun dute, askotan bolondresak bertan izaten diren ezbeharrei aurre giten dietelako. "Urte askotan aritu gara bertan, edozein zela arriskua, lanean. Iazkoan, hala ere, gutxiagotan izan gara. Konfinamendu garaian gunea itxita egon zen, eta horrenbestez, jende gutxiago hurbidu da. Beste urte batzuetan ikusitako jende pilaketak ez dira ikusi 2020an. Ezbeharrak ere, gutxiago izan dira". Hala ere, ingurunean presente izan dira Herri Babeseko bolondresak. "Konfinamendu garaian bertan izan ginen, egunero, gunea kontrolatzeko. Goizetik gauera", dio Ojangurenek. Azken kapituluan, mota askotako beste zenbait kontu zenbatu dituzte: erregaien edo olioen isurketak, desgertutako pertsonen bilaketak, liztor asiatikoen habiak kontzea, edota jaietarako dispositiboak, besteak beste. Azken hauek 37 izan dira. Azkenik, urtero egiten dituzten segurtasun planak ere burutu dituzte, baita arriskuen gaineko txostenak ere.

Bolondresak Herri Babesa osasun onean dela diota, azken urtean 19 bolondres izan dituelarik. "Gazte nahikoa sartu dira", taldea biziberrituz. Ojangurenek arigi eta garbio esa du "bolondresak" direla, "ezer kobratzen ez dugunak eta Bermeoren alde lan egiten dugunak". Hori dela eta, "herritarrek eskaintzen dizkiguten eskerrak" asko baloratzen dituzte. 2021 urtea ere gogor hasiko du Herri Babesak. Azken hamabost egunotan lana franko egin dute: elurtearengatik itxitako bideak zabaltzen, baheketa-frogeen koordinazio lanetan, sute baten... izan ere. ezbeharra non, Bermeoko Herri Babesekoak han izaten dira.