ETIDANIK herriko ezagun, Xabat Ituartek, Unai Aretxabaletak eta Beñat Eizagirrek oso gazte zirelarik erakutsi zuten musikarako grina. Lehendabizi musika eskolan, ikasten; baina aurrerapausoa eman zuten 2017an, Dena talde osatuta. Orain, salto nabaria eman dute, Ezer sentitzeko debuteko diskoa kaleratuz.Ezer sentitzeko Rock alternatiboa edo post-hardcore estiloari eutsita, nahiz eta beste erritmo batrzuk ez dituzten baztertzen, azkenaldian zenbait komtzertu eman dituzte, euren lana "jendeaurrean defendatzeko".

"Osasun krisiaren ondorioz aurreikusitako epeak atzeratu egin behar izan dituzte baina oztopo guztiak gaindituta uztailean Mutrikuko AME estudioan sartu ziren eta bi astetan zehar luzatu zen grabaketa". Ezer sentitzeko deitzen da diskoa, eta guztira bederatzi abesti jaso dituzte. Kolaboratzaileak ere, izan badituzte. Zehazki, Arima taldeko abeslaria Paule Bilbao eta Ruben Bernedo Braulio taldeko kidea, besteak beste. "Esperientzia polita izan da estudioan sartu eta, zailtasunak zailtasun, diskoa osotzea", dio Eizagirre kitarra eta ahotsak.

Diskoa ateratzeko bidea, hala ere, ez zen erreza izan. Jakina da musikagintza ez dela bere onenean; eta koronabirusaren pandemiak oraindik gehiago zaildu du diskoak ateratzea. Baina Dena taldeak bere helburua lortu du, crowfunding delako tresna baliatuta. "Itsulapikoa.eus, Euskal Herriko proiektu eta egitasmoek behar duten bultzada ekonomikoa lortzeko crowdfunding plataformaren bidez, 147 lagunen ekarpenarekin lortu zuten diskoa ordaintzeko finantziazioa", diotenez. "Guztira 300 ale eman dituzte argitara, baina sarean ere jarri dute entzungai: Bandcamp, iTunes eta Spotify plataformetan", zehazki.

Hasiberriak izan arren eta bidea hutsetik hasi badute ere "ilusio eta gogo faltarik ez zaie falta" diote. Ondarroako Behikozinan eta Mutrikuko Gaztetxean eman dituzte bi kontzertu, baina hitzordu berezi bat izango dute abenduaren, 7an Durangoko Azokak antolatzen duen Ahotsenean. "Jo eta jo, kontzertuak eman", horixa de ondarroar gazte hauen datozen hilabeteetarako helburua.