- “Ezinbestekoa da jende pilaketak saihestea”, lekeitioko Udalaren esanetan, eta horrexegatik neurri bereziak ezarriko dira azaroaren 1eko Domu Santu egunean. Lehendabizi, eta urriaren 26tik hasita, “kanposantuaren ordutegia luzatu egingo da, goizeko 8.00etatik iluntzeko 20.00etara”. Eta bestetik, hilerria hiru gunetan banatuko da “eta gune bakoi-tzera sartzeko ate ezberdin bat.

Neurri hauen bitartez, “joan-etorriak errazago bideratu ahalko dira”. Ordutegia luza-tzeari dagokionez, “errazagoa izango denentzat aste barruan kanposantura joatea, gainera aste barruan jende gutxiago egongo denez, lasaitasun osoz joan ahalko dira”. Gogoratu beharra dago Lekeitio dela Bizkaian sei herrietako bat non Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak neurri bereziak hartu dituen koronabirusaren hedapenari aurre egiteko, hainbat neurri bereizgarri hartuta, eta Udaletik arduratsu jokatzeko deialdia plazaratu dute, baita Domu Santu egunean eta aurreko jardunaldietan ere.

Azaldutakoaren arabera gainera, herritarrei laguntzeko asmoz, informazio puntu bat jarriko da eta kanposantuaren inguruan laguntzaileak egongo dira jendea bideratzeko. “Azkenik, gogoratzen da, ezinbestekoa dela maskaila denbora guztian ipinita izatea eta beste pertsonekiko distan-tzia mantentzea”. Era berean, kanposantua astean zehar bisitatzeko gonbidapena egin dute udaleko arduradunek, “asteburura itxaron beharrean”.