- SOS Gaztelugatxeren alegazioen ostean, Eusko Jaurlaritzaren Kultur sailaren esku izango da hauek erantzutea, hurrengo pauso baten Babes Bereziko Kultura Ondasun deklaratzeko. Paisaia Kulturala kategorian egiten den onarpena izanik, “ondarea balioa -?materiala eta immateriala-? aitortzeko eta Gaztelugatxeren kontserbazioa bermatzeko” erabakia hartu zuen gobernuak.

Azaldu zutenez, “alegazioak eba-tzitakoan, Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez onetsiko du Gaztelugatxeko San Juan Kultura Ondasun izateko deklarazioa. Horrela, bere ondasun-balioa aitortuko da ?bere dimentsio material zein eta immatrialean? eta bere kontserbazioa ziurtatuko da”. “Aurrerapauso” moduan izendatua, “aitortzaren eta babesaren ikuspuntutik” egoera hobetzea dute jomuga, “balio historiko-arkitektonikoak zein paisajistikoak” kontuta izanik. Bi guneetan egitea proposatu dute: lehena, ondare-balio handiena duena, “uhartea eta bere espazio eta elementu eraikiak”. Bigarrenean sartuko lirateke interes kulturala duten elementuak , Urizarretako zelaia edo uretan murgildtako Begoñako Ama Birjinaren erreprodukzioa.