- Udalerrian erdigunean kokatzen den Erialekuan dagoen iturria berritu du Gernika-Lumoko Udalak. Iturria zeharberrituta, diseinatutako proposamenak lehiaketara eramango dutela aurreratu dute. Zehazki, "Siemens enpresak sustatutako automatizazioa 4.0 industrian prototipoen lehiaren hamaikagarren edizioan" izango da.

Udalak "modu integralean zaharberritu du" Erialekuko instalazioa. Ekimena Barakaldoko Nicolás Larburu Lanbide Heziketako ikastetxeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko bigarren mailako ikasleen laguntzarekin gauzatu da. Izan ere, Udalak "lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen ikastetxearekin, eta, horren bidez, ikasle horiek proiektua garatzeaz arduratu ziren, iturriaren balioa nabarmentzeko". Berritze-planak 30.500 euroko aurrekontua izan zuen, orotara.

"Hor sartu dira iturriaren kanpoaldea hobetzea eta ur-zirkuitua zuzentzea, koadro elektrikoaren diseinu berria eta etorkizunean martxan jartzeko programazio automatikoa", diotenez. "Ekipamendu berriak jaurtitzen duen ur-zurrusten jokoak, gainera, hainbat koloretako argiak konbinatzen" dituela gaineratu dute.