- “Oraindik emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lan handia egiteke” dagoela eta -genero indarkeria, lan baldintzak, genero rolak etabar- , Lekeitioko Udala oraintsu hasi berri da emakumeen eta gizonen arteko laugarren Berdintasun Plana egiten. Zirriborroa zehazte aldera, herritarren laguntza eskatu dute. Lekeitiarren iritzia jasotzeko galdetegi bat jarri dute orain dela gutxi https://forms.gle/SwWKG79BpmQcaNS6A helbidean. Galdetegia egiteko azken eguna ekainaren 26a -ostirala- izango dela aurreratu dute Udaleko arduradunek.