- Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Hezkuntza Arloaren koordinazioarekin eta udalerriko irakaskuntza zentroen lan emankorra bitarteko, Idazlan Koadernoek bere XIX. edizioa bete dute. “Urteroko honi ez diogu etenik eman eta konfinamendu egoera hau ere ez da oztopo izan bi idazlan sorta ederra argitara emateko”, adierazi dutenez.

Zailtasunak zailtasun, aurtengoan ere portada lehiaketa egin da, Alaitz Montes Ezkiagak eta Itziar Ainhoa Cotrinak irabazitakoa. Ai-tzakitzat hartuta, “Lizeo Antzokian erakusgai jarriko dira lehiatu diren marrazkiak etxealditik ateratzen garenean”, azaldu dutenez.

Ekimenak 2002an dauka jatorria, “Udal Eskola Kontseiluak eskolaz-kanpoko egitarauan sartzea erabaki zuenean”. Egitasmoaren helburuak “idazmena lantzea eta irakurzaletasuna sustatzea dira, euskara sendotzea xede nagusi. Gernika-Lumoko Euskararen Plan Estrategiko guztietan aintzat hartu izan da”. Hezkuntza zentro bakoitzak bere idazlanak aukeratzen ditu, ziklo bakoitzeko bi, eta LHkoen liburuan 30 ikasleren idazlanak jaso dira, eta jatorrizko marrazkiekin folio formatuan.DBH/Batxilergo mailakoen argitalpenari dagokionean ere beste 35 idazlan izan dira”.