Batzuk kartetan jolasten, beste batzuk ariketa fisikoa egiten, hainbat lorategian eguzkian har-tzen, eta egoiliar guztiak "ondo nago" lelopean. Duela bi aste Lekeitioko Uribarren Abaroa adinekoentzako egoitza eta eguneko zentroak dena ondo zegoela helarazi zuen sare sozialetan bideo baten bidez. Zen-tzu horretan, gauzak ez dira aldatu 15 egun beranduago, zorionez sagutxua ez delako bertara iritsi; egoiliar eta langile guztiei egindako testek koronabirusa urrun dagoela bermatu dute, eta inork ez du sintomarik aurkeztu.

Hala eta guztiz ere, alarma-egoerak Estatu osoan indarrean jarrai-tzen duen horretan, arazoak ekiditeko tresnak beti dira ongi etorriak. Hartara, desinfektatzeko kabinak ezarri dira azken egunetan Lekeitioko erresidentziaren sarreretan. "Kabina honek egoitzan sartu aurretik produktu berezi batekin desinfektatzen gaitu; bertatik igaro orduko sentsore baten bidez, presiopeko zurrusta batek gure arropa desinfektatzen du", azaldu du Fernando Ibarra Uribarren Abaroa Fundazioko zuzendari kudeatzaileak. Momentuz, langileek erabiltzen dituzte soilik kabina horiek, senide eta lagunen bisitak debekatuta daudelako oraindik. Hori bai, osasun-agintaritzak ahalbidetzen dituenerako prest daudela ziurtatu du Ibarrak: "Beste kabina bat daukagu prest bisitarientzako sarreran, eta egoki funtzionatzen du. Dena den, oraindik ezin dugu erabili, ez guk nahi ez dugulako, debekatuta dagoelako eta kaltegarria izango litzatekeelako".

Bisita horiek goiz gertatuko direlakoan, kabinaz gainera, beste elementu batzuk prestatzen hasi dira egoi-tzan. Dagoeneko badute prestatuta egoiliarrak euren senideekin topa-tzeko bisita-eremu jakin bat, zenbait arauren baitan egongo dena eta Bizkaiko Foru Aldundiak ezartzen dituen neurriak errespetatu behar dituena (1,5m-ko distantzia manten-tzea edo eskuak garbitzea, besteak beste). Covid-19ak oraindik sendabide argirik ez duen aldetik, arau horien bidez erabiltzaileen eta langileen osasunaren babesa bermatu beharko dira.

Hortaz, pixkanaka-pixkanaka egokitzen ari dira guztiak egoera berri honetara, momentuko egoeran ere bisita horiei alternatibak eskainiz. Alarma egoera hasi eta berehala bideo-deiak baliatzen hasi ziren Uribarren Abaroan. Modu horretan, berriz elkartzeko itxaronaldia eramangarriago egitea bilatzen dutela aitortu du Fernando Ibarrak, faltan botatzen dituztelako gertuko pertsonak egoiliarrek. Halaber, aktibitate anitz egiten dituzte psikologoekin batera. Arestian aipatu bezala, inork ez dauka koronabirusa erresiden-tzian. Horretarako, hasieratik egindako prebentzio lana azpimarratzeko modukoa izan da, ahalik eta lasterren egin zitzaielako erabiltzaile guztiei probak, eta langileek 10 egunean behin burutzen dituzte testak. Gainera, alarma egoera hasi aurretik hasi ziren prebentzio neurriak Uribarren Abaroan, eta erabaki hori "lagungarria" izan dela azaleratu du Ibarrak: "Ez da sintomarik duen inor egon, izan ere, ohiko patologia dela eta ospitalera joan behar diren erabiltzaile guztiei koronabiruserako protokoloa igaro behar dute lehendabizi eta kasu guztietan negatiboak izan dira. Gaur egun, zorionez, horrela jarraitzen dugu". Egoitza 20.000 m2-ko lursail baten baitan dagoen horretan, lorategi botaniko erraldoia dauka. Langileez gainera bertan beste inor ez dela sartzen kontuan hartuta, erabiltzaileak arnasa hartzera eta paseatzera irten daitezke. Baina momentuz, itxaron beharko dute euren senideekin berriz ere paseatzeko.