"Armintxeko altxorra babestu eta gorde nahian", Letraukuan eraiki nahi ziren Lekeitioko gazteei zuzendutako 48 apartamentuen proiektua "bertan behera" uztea erabaki du berri du Lekeitioko Udalak. Orain dela zenbait urte osatutako proiektua, beraz, ez egitea adostu du udal-administrazioak. Eta hala eskatuko dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari. Hala ere, egitasmoari beste kokaleku bat emateko prest agertu dira.

Armintxeko kobazuloaren aurkikuntzak, 2016ko maiatzaren 1ean eman zenak, zuzkidura-etxebizitzen proiektuari ez ekitea ekarri du. Izan ere, egitasmoa aldez aurretik zehaztu zuten udal arduradunek. Zehazki, 2016an egin zi-tzaion Eusko Jaurlaritzari berau berreskuratzeko eskaria. Eta Udalak lan guztiak egin zituen: legeak ezarritako prozedura 2017an ekin zen, Lekeitiok lurasila "Eusko Jaurlaritzari doan lagatzea onartu" ostean. Hurrengo urtean, bestetik, Osoko Bilkuran Lankidetza hitzarmenari baiezkoa eman zi-tzaion. "Ondorioz, zuzkidura-bizitoki edo apartamentu hauek eraikitzeko, 2018ko ekainaren 11n Lankidetza Hitzarmena sinatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila eta Lekeitioko Udalaren artean".

Armintxen egindako aurkikun-tzak prozesu guztia kolokan jarri zuen. "Kantauri aldeko zerrendako Paleolitoko arte multzorik garrantzitsuenetako bat aurkitu zen haitzulo horretan, paleolito garaiko berrogeita hamar bat grabatu aurkitu zirelarik. Labar-artearen multzo horren garran-tziaren gako nagusia, grabatuen kalitateaz gain, erabilitako teknika da", adierazi dutenez. Eta Udalak azterketa bat egitea onartu zuen -2019. urtean zehar egin zena- aurkikuntza honek "apartamentuak eraikitzeko lur zatian edo tokian izan zezakeen eragina jakiteko, inguruaren ebaketa geofisikoak egin ziren tomografia elektriko eta metodo sismikoaren bidez". Eragina egoteko aukera egon bazegoela azterturik, Udalak Bizkaiko Foru Aldundira eta Eusko Jaurlaritzara jo zuen argibide bila, hirigintza-egistamoak sor zitzakeen ondorioak behaz bezala aztertzeko.

eraginak armintxen Aldundiaren erantzuna iragan den otsailean heldu zen. Orduan jaso ziren Euskara, Kultura eta Kirol Sailetik eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikaren eran-tzun idatziak. Eta hauen arabera, "egiaztatu egin digute eraiki nahi ziren zuzkidura-bizitoki edo apartamentuen kokalekuaren azpiko mendigune karstikoan Armintxe koba dagoela, eta, ondorioz, hiru erakundeok bat egiten dugu, eraikitze proiektua egikaritzea bideraezina dela esatean". Bada, Udalak alde batera utzi du Letraukuan etzebizitzak egiteko proiektua, "erantzukizuna duelako Lekeitioko gizarte ondarea babesteko", nahiz eta etorkizunean tankera honetako etxebizitza-egitasmoren bat aurrera ateratzea espero duten.

"Lanean jarraitzeko" konpromisoa hartu dute" Lekeitioko Udaleko bozeramaileek, "herriko gazte zein beste kolektibori etxebizi-tza alternatibak eskaintzeko eta, hortaz, bere konpromisoa mantentzen du zentsu horretan eta jada badabil proiektu honi beste kokapen bat emateko kudeaketak egiten". "Hori horrela, Lekeitioko Udalak lanean jarraitzen du herriaren eta herritarren onurarako izango den proiektu hau herriko beste toki baten koka-tzeko", adierazi dutenez.