Irisgarritasuna hobetzeko hainbat lan egin ditu Gernika-Lumoko Udalak azken urteetan, bizilagunen erosotasuna bermatzeko. Lanok auzoguneetan zein erdigunean egin ditu toki-administrazioak. Eta oraingoan, Andra Mari eta Barrenkaleren kasua izango da. Izan ere, oraintsu hasi dituzte kale biak berritzeko urbanizazio lanak. Ostean, Don Telloko 2 eta 32 zenbakien arteko tartea ere hobetuko dute. "Bi esku-hartzeek 364.395 euroko aurrekontua" dutela zehaztu dute Udaletik, eta ekainerako amaitzea aurreikusten dute.

Jose Maria Gorroño alkateak eman zuen proiektu honen hasieraren berri, orain gutxi ospatuko zen udal osoko bilkura baten. Izan ere, Andra Mari eta Berrenkale kaleak erdigunean kokatzen dira, eta asko dira bertatik ibiltzen diren gernikarrak. Inguruan ere hainbat dira dendak eta tabernak, beraz lanok eragin zuzena izango dute gernikarrengan. Hala ere, kale biek behar zuten berrikuntzari ekitea, "atsegin eta erosoak izan daitezen. Proiektuaren helburua Andra Maria eta Barrenkalea kaleak urbanizatzea" dela gaineratu dute.

"Eremu horretan granitozko zoladura jarriko dute. Proiektuak, gainera inguru horri argi gehiago emango dio. Era berean, gaur egun dauden aireko kableen linea kenduko da", Gernika-Lu moko Udaleko arduradunek azaldu dutenaren arabera. "Obrek hiru hilabeteko iraupena izango dute, gutxi gorabehera", Gorroño alkatearen esanetan.

"Udalerrian irisgarritasuna hobetzeko udal-planteamenduak, bestetik, Don Telloren arteriaren irisgarritasuna hobetzea ere jasotzen du, "2 eta 32 zenbakien artean, hain zuzen ere". Euskotrenen geltokiaren Lehendakari Agirre plazari segida emango diote tarte horretan egingo diren lanak. Proiektua, hala ere, "aurreko jarduna amaitu ondoren hasiko da, eta bi hilabeteko iraupena izango du.

Kostua Fase bitan banatuta, nahiz eta enpresa bakarrak irabazi zuen Udalak egindako kontratazio prozesua. Andra Mari eta Barrenkale kaleetako lanek 207.000 euroko ostua dute, eta Don Tellokoek, bestetik, 181.000 eurokoa.