"Kids Gernika"-k- eta Nazioarteko Brigadakek Bakearen aldeko Gernika saria jasoko dute apirilaren 26an. Egun horretan 1937an herria suntsitu zuen bonbardaketa gogoratuko da.

"Kids Gernika"Toshifumi Abe, Tadashi Yasuda, Kaoru Mizuguchi eta Tom Anderson japoniarrek 1995ean sortutako ekimena da, Hiroshimaren aurkako eraso nuklearraren 50. urteurrena ospatzeko mihise bat egiteko eta txikienen artean bakearen kultura sustatzeko helburuarekin. Munduko hainbat tokitako haurrek mihise gainean egindako horma-irudien erakusketa handia da (3.50 x 7,80 metro), Pablo Picasso Malagako margolariaren "Guernica" lan ezagunari erreferentzia egiten diona.

Hasi zenetik, proiektuak 80 marrazki baino gehiago jaso ditu bost kontinenteetako herrialdeetatik, honako hauek besteak beste: Grezia, Japonia, Nepal, AEB, Italia, Kanada, Korea, Kanbodia, India, Australia, Kuwait, Etiopia, Alemania, Taiwan, Sry Lanka, Bangladesh, Frantzia, Txile, Ginea Berria, Liechenstein, Austria, Indonesia.

Beste alde batetik, Bakearen Nazioarteko Brigadak deritzona gobernuz kanpoko erakunde bat da, giza eskubideak babesteko eta gatazkak indarkeriarik ezaren bidez konpontzeko lanean ari dena. Nazioarteko behatzaileak bidaltzen ditu, krisi edo gerra-gatazka egoeran dauden eskualdeetan lekuko izateko. Hainbat herrialdetatik etorritako boluntario taldeek indarkeria politikoaren bidez heriotza edo bahiketa mehatxu pean dauden pertsonak babesten dituzte. "Bake indar" horiek hainbat lekutan aritu dira, hala nola Guatemalan, El Salvadorren, Sri Lankan, Ipar Amerikan, Ekialdeko Timorren, Haitin, Nikaraguan edo Afrikan.

Nazioarteko Bake Brigadek hainbat aintzatespen jaso dituzte giza eskubideen alorrean egindako lanean, eta horien artean aipagarriak dira "bakearen Nobel Saria, 2001", "Martin Ennals Saria, 1999", "Bakearen Oroitzapenezko Domina, 1999", "Akisgrango Bake Saria, 1999" edo "Herrien Arteko Bake eta Elkartasun Memoriala".